Agate Deuna | Santa Águeda

Sunday, January 08, 2006

AITORREN HIZKUNTZA ZAHARRA

Aitorren hizkuntza zaharra
nahi dugu zabaldu,
munduaren aurrean
gizonki azaldu.
Baldin gure zainetan
odolik badugu
euskaldunok euskeraz
hitz egin behar dugu.

Zein hizkuntza ederra
euskera gurea,
inoiz ez dut aurkitzen
beste bat hobea,
usain gozodun hizkuntz
txukun eta garbia,
biraorikan ez duen
hizketa maitea.

Gora euskera maitea
zoragorriena,
euskaldunon artean
maitagarriena,
munduan sortu zenik
hizkuntzik zaharrena
Gora ta gora euskaldunak
eta gure euskera. (BIS)

0 Comments:

Post a Comment

<< Home